HIZKUNTZAREN ERABILERA
Prozesu orotan komunikazioa gakoetako bat bada, kasu honetan komunikazioa giltza ere badela esan daiteke. Hala, hizkuntzaren erabilera argiak eta egokiak, hain oinarrizkoa dirudien baldintzak, sekulako garrantzia har dezake sinesgarritasunaren mesedetan. Estrategia egokia planifikatu eta gauzatu daiteke, bai. Asmatu daiteke edo ez proposatzen diren akzioetan eta arrakasta lor daiteke edo ez Debagoienean gauzatzen ari den energiaren trantsizioaren gaineko deliberazio prozesuaren gizarteratzean, baina gizarteak jakin behar du zer den komunikatzen ari garena.
ENERGIA TRANTSIZIOA
"Prozesu deliberatiboa eskualdeko eragile publiko, pribatu, komunitario, eta orohar, herritarrekin energia trantsizioaren inguruan burutuko den prozesua izango da. Gaiari dagokion informazio zehatz eta egokitik abiatuta Debagoienean gertatu behar den trantsizio energetikoaren aukera ezberdinak aztertu eta ebaluatzea izango duelarik oinarri".
DEBAGOIENA 2030 Eskualdeko Garapen Iraunkorreko egitasmoa da, sustatu nahi ditu herritarrekin zenbait ekimen. Erronkak ditu klima aldaketaren inguruan eta bereziki bailara honetan, oso industriala baita Debagoiena. Deskarbonizaziorantz jo behar bada, energia berriztagarrien inplementazioaren alde egin behar bada, erronkak ez dira edonolakoak. Klima aldaketak, mugikortasun ohiturak aldatzera ere badakar. Hainbat herritan parke eolikoak, azpiegitura handiak, jartzeko eztabaida ere bizi-bizia da, bai dimentsio publikoan zein politikoan.
Debagoienean badago eztabaida eta kezka. Gizarteak hautu batzuk egin behar ditu. Mugikortasuna. Industria eredua. Energia berriztagarriak. Zenbat murriztu behar da energiaren kontsumoa? Zein da dependentzia karbonoan? Zenbat aldatu behar du industria ereduak? Bizi ohiturak aldatu behar dira. Gizarteak erantzun behar du eta horretarako ahaldundu behar da. Deliberazio prozesua da eztabaida irekitzea. Herritarrei irekitzea. Elkarteen bitartez, erakunde publikoen parte-hartzearekin, herrietako talde-eragileekin.
Hala, prozesu deliberatiboaren galdera adostu da: "Zein ekintza edo aldaketa burutu beharko dituzte Debagoieneko tokiko eragileek energia kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien garapenerako?"
GIZABIDEA FUNDAZIOA
EDUKIEN ZERRENDA
DEMOKRAZIA
BERRIA
HERRITARREN BATZARRA
Debagoienan balizko deliberazio prozesua egin da oinarrizko abiapuntua definitzeko. Muina Herritarren Batzarra izango da. Deliberazio prozesuak lau organo izango ditu. Mandatugileen gunea, Jarraipen batzordea, Talde sustatzailea (metodologia, edukien batzordea, komunikazio taldea eta ebaluazio taldea bere baitan izango direlarik) eta Aholku Batzordea. Aurrerantzean lau organoen arteko komunikazio estrategia 'Barne-komunikazio' estrategia gisa landuko dugu.
Kanpo komunikazioaz aritzerakoan, gizarteratzeaz jardungo dugu. Eta herritarrengana bermez, argi eta garbi iristea, ezinbestekoa da. Esan daiteke, demokrazia berri baten zutabe direla deliberazio prozesuak. Parte-hartze prozesu irekiak. Lotesleak ez diren arren. Herritarren (askotariko profilak) parte-hartzearekin Informazio ona, aipagarria, adierazgarria, garrantzitsua lor daiteke. Herritarrak herri politiketan inplikatzeko modua da prozesu deliberatiboa. Gardentasuna, integritatea, aniztasuna eta ahots ezberdinen parte-hartzea bermatzea. Irlandan Abortoaren Legea modu honetan onartu zen. Debagoienean dilema trantsizio energetikoaren arloan dago. Zehatzago esanda, zein ekintza egin beharko luke Debagoienak trantsizio energetiko iraunkorra bideratzeko?
Deliberazio prozesua legitimatzeko da inportantea komunikazio estrategia. 18 ideia orokor.
• ZERGATIK?
- Herritarrak ondo ulertu behar du zer den: Hizkuntza erraza eta ulergarria.
- Ez da ohiko prozesu parte-hartzailea, eta herritarrek ondo ulertu behar dute zeintzuk diren prozesuaren ezaugarriak. Beste aukera eta modu bat da.
- Prozesuaren aurretik, bitartean eta ondoren da inportantea komunikazioa.
- Prozesua abiatzerakoan herritar gehienak jakinaren gainean egotea inportantea izango da. Ahalik eta ondoen gizarteratzea inportantea da.
• NOLA?
- Zozketa bidez aukeratzen dira herritarrak. Prozesua zer den azaltzen den gutuna bisuala, argia, hizkuntza ulergarria… Gutunaren bidalketa inportantea da.
- Markak ondo identifikatu beharko du prozesua.
- Kaleko marketina. Indartu prozesua bestelako bitartekoekin. Markesinak, aurkezpenak herriz-herri, autobus ibiltariak…
- Webgunea (gardentasuna nagusi). Islatu eta jaso informazio guztia. Bisuala, ulergarria eta badu funtzio bat, prozesuaren bitartean, web orrian prozesuaren gaineko mugarri guztiak jaso beharko ditu.
- Herritarren batzarrekoak batu beharko dira asteburuetan eta hori ere komunikatzen eta sozializatzen joan beharko da.
- Maxi-publikoa. Gizartearen gainerako atalari. Herri Batzarrean parte-hartzen ez duen publikoa baina interesa duen publikoa. Prozesua legitimatu. Praktika demokratiko berria dela ohartarazi.
- Demokraziaren sinesmena berreskuratu.
- Erakundeek erantzun behar diote prozesuari.
- Gomendioei erantzun> komunikatu.
- Gutuna, web sorkuntza, sare-sozialak, hedabide konbentzionalak elikatu.
- Informazio euskarri dibulgatiboak, laburrak, bisualak… saioetara dokumentu erakargarri, ulergarri eta laburrak jaso beharko dira. Kazetari zientifiko edo dibulgatibo baten lana jorratu beharko da.
- Bideoen erabilera sustatu.
- Balorazio dokumentuak. Datuetan oinarritutakoak.
- Glosarioa prozesu guztirako. Identifikatu zeintzuk diren kontzeptu gakoak eta definizioen dokumentua ezarri.
GIZABIDEA FUNDAZIOA
EDUKIEN ZERRENDA
KOMUNIKAZIO
ESTRATEGIA
BI DIMENTSIO BEREIZTUKO DIRA: Komunikazioa parte-hartzaileekin eta publiko orokorrarekin
01
IDEIA OROKORRAK
PARTE-HARTZAILEAK
• Helburua: parte-hartzaileak biltzen laguntzea, konprometituta mantentzea eta esperientzia arina bermatzea.
• Kanalak: telefonoa, posta elektronikoa, komunikabide sozial ugari (WhatsAppeko talde dedikatu bat, esaterako) edo online plataforma dedikatu bat.
PUBLIKOA ORO HAR
• Helburua: parte-hartze prozesuari eta lantzen duen gaiari buruzko interesa, ulermena eta kontzientzia sortzea, gardentasuna ziurtatuz eta parte-hartzaileek hartutako erabakietan konfiantza sortuz. Parte-hartzaileen hautaketa eta erabakiak nola hartu diren azaltzea funtsezkoa izan daiteke parte-hartze prozesu batean hautemandako legitimitaterako.
• Kanalak: etengabeko komunikazioa webgune propio batean, informazio garrantzitsua, sare sozialetako argitalpenak, bideoak, prentsa-komunikatuak edo prentsa-hitzaldiak publiko eginez.
02
KOMUNIKAZIOA PARTE-HARTZAILEEKIN
Parte-hartzaileek hau jakin behar dute:
- Asmoaren ikuspegi osoa
- Prozesua nola garatuko den
- Eskatutako konpromiso-maila
- Nola erantzungo dute erabaki publikoen hartzaileek?
Horrek, era berean, honako hauek bermatzen lagunduko du:
- Erantzun-tasa handiagoa
- Parte-hartze aktiboa prozesu osoan
- Uzte-tasa txikiagoak
03
KOMUNIKAZIOA PUBLIKO OROKORRAREKIN
- Eztabaida-prozesuen eta garatutako gomendioen ulermena, babesa eta legitimitatea indartzen ditu.
- Gomendioak eta ondoriozko politikak ezartzea errazten du.
- Jendeari, oro har, gai hori ezagutzen laguntzen dio.
- Bizitza publikoan parte-hartze handiagoa sustatzen du.
Komunikazioa publiko orokorrarekin
Hasi lehenbailehen komunikatzen, gonbidapenak bidali baino lehen:
- Horrek denbora gehiago ematen du ikus-entzuleak erakartzeko.
- Prozesua ukigarria izatea eragiten du, eta horrek parte-hartzaile potentzialen konfiantza areagotzen du.
Argitaratu eduki ugari eta askotarikoa:
- Edukia ahalik eta gehien dibertsifikatu: idatzizko artikuluak, audio-podcastak, bileretan erabilitako diapositibak, bideoak, etab.
- Kanalak dibertsifikatu: ez bakarrik linean, baita bitarteko inprimatuak ere, ahal bada, benetakoa, irekia eta egokia izan.
- Ez izan formalegia.
- Erabili hizkera erraza eta saihestu hizkuntza teknikoa.
04
BITARTEKOAK ETA PRIBATUTASUNA
Hedabideen arretak onurak dakartza:
- Gardentasuna bermatzen du.
- Jendeari transmititzen dio "ni bezalako jendea" deliberatzen ari dela.
- Garrantzitsua da publikoak publikoa "ezagutzea" erabaki bat hartu aurretik.
Baina parte-hartzaileen pribatutasunak beti izan behar du lehena:
- Bere eztabaida eta gomendioen osotasuna bermatzen du.
- Parte-hartzaileen baimena errespetatu egin behar da, eta babestu egin behar da bitartekoen nahi gabeko arretatik eta jazarpenetik.
- Parte-hartzaileen nortasuna jendaurrean jar daiteke prozesua amaitutakoan.
Konpromisoa: deliberazioaren aurretik, bitartean eta ondoren.
Garrantzitsua da konpromiso politiko eta/edo instituzional sendoa izatea prozesuari sinesgarritasuna emateko eta pertsonak parte hartzen denbora inbertitzera motibatzeko.
- Lehenbailehen komunikatu behar duzu. Proaktiboa izan.
- Herritarrek parte hartzeko duten betebeharraren garrantzia nabarmentzen du.
Gomendioak agintari publikoari ematen zaizkionean:
- Autoritatea ez dago behartuta gomendio guztiak onartzera, baina edozein proposamen onartzeko edo baztertzeko arrazoiak azaldu behar ditu.
GIZABIDEA FUNDAZIOA
EDUKIEN ZERRENDA
PROPOSAMEN
KONKRETUA
Proposamen honen xedea da komunikazio prozesu konkretua aurkeztea, datozen hilabeteotan Debagoienean egingo den deliberazio prozesuan komunikazioa arrakastaz gauzatu dadin. Proposamen honek komunikazioaren bide-orri izan nahi du, malgua eta betegarria. Eta horretarako, Artemanek komunikazioan diharduten profesional talde bat jarriko du aipatzen diren erronka eta helburuak gauzatzeko. Hiru fasetan gauzatuko da komunikazio estrategia: hasieran, prozesuak irauten duen bitartean eta amaieran.
MUGARRIAK
00. LAN TALDEA DEFINITU
Komunikazio estrategia: Lide Mendiaraz, Arantzazu Lagunilla eta Uxue Morales.
Webgintza: Jose Angel San Miguel.
Bideogintza: Gorka Montiel.
Diseinu arloa: Garazi Berrizbeitia.
- Komunikazio arloan multidisziplinarra den taldeak bideratuko du komunikazio kabinetea; komunikazio zuzendaritza nagusia Lide Mendiarazek eramango du Arantzazu Lagunillarekin batera.
01. MARKA ETA KONTAKIZUNAREN SORKUNTZA / otsaila 2025
Lau organoetako ordezkariekin bilerak egin, informazioa partekatu, iturri ezberdinak kontrastatu, ideiak definitu eta argitu eta marka sortu. Ikuspegi bisualetik argia, erakargarria, sinesgarria, ulergarria eta prozesuaren izaera jasoko duena.
Organo bakoitzarekin lan saio bat egitea aurreikusten da, 2-3 ordu ingurukoa, zeinetan marka izaera definitzeko gakoak landuko diren: nortasun grafikoaz gain, hitzezko identitatea, soinu identitatea eta markaren errelatoa eta mezugintza nagusia sortuko dira. Guztia, markaren identitatearen eskuliburuan jasota geldituko da.
02. KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA DEFINIZIO FASEA / otsaila 2025
Esparru ezberdinak definitu eta esparru horietan egin beharreko akzioak zehaztu.
- Barne / kanpo estrategia
- Komunikazio instituzionala
- Komunikazio mediatikoa
- Publizitatea / kale marketina
- Komunikazio digitala eta social media
- Krisi komunikazioa
2025 urteko komunikazio plana diseinatuko da prozesuan barne aurreikusten diren funtsezko gertakariei egokitua (bilerak, tailerrak, herri-kontsultak…).
03. KOMUNIKAZIOAREKO ERREMINTAK SORTU / martxoa, apirila 2025
Esparru ezberdinetan garatu beharrekoa definitu eta bideratu.
- Webgune nagusia sortu / gakoetako bat.
- Sare sozialetan perfilak ireki. Jarraitzaile kopuruak.
- Sare sozialak > barne komunikaziorako bideratu.
- Newsleterra.
- Streaming bidezko zuzenekoak.
- Bideo nagusia.
- Diseinu elementuak sortu.
- Egon daitezkeen gainerako komunikazio euskarriak aztertu.
04. EKITALDIEN ANTOLAKUNTZA
Kanpo komunikazioaren esparruan kapitulu berezia behar du ekitaldien antolakuntzak.
05. PROZESUAN
Komunikazio kabinetea eratuko da prozesuak irauten duen bitartean izango diren komunikazio akzio guztiak koordinatzeko, medioekin harremanak bideratzeko eta edukiak sortzeko. Dokumentu honetan aurretik aipatu diren pauso eta akzioak gauzatzeko ardura izango du kabineteak. Estrategia taldeko pertsonek osatuko dute.
Komunikazio kabineteak etengabeko harremana izango du talde sustatzailearekin. Hamabosteroko jarraipen bilerak adostuko dira.
06. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Eztabaida-prozesuan komunikazio-kanpainaren arrakasta neurtzeko KPIak (errendimendu-adierazle giltzarriak) lau kategoriatan bil daitezke: irismena, parte-hartzea, deliberazioaren emaitzak eta pertzepzioa eta jokabide aldaketa. Kategoria bakoitzeko adierazle posibleak:
- 1. IRISMENA ETA HEDAPENA
Helburua: kanpainaren mezua zenbat pertsona eta sektoretara iritsi diren ebaluatzea. -
- Hedabideen oihartzun-tasa: tokiko, eskualdeko eta sektoreko hedabideetan (prentsa, irratia, telebista) aipamen kopurua.
- Webgune/plataforma digitalaren bisitak: erabiltzaile bakarrak eta orrialde-ikustaldiak.
- Sare sozialen irismena: inpresioak guztira eta irismen organikoa eta ordaindua.
- Bidalitako buletin kopurua eta ireki/klik tasa: banatutako materialen interesa duen adierazlea.
- Hasierako eta amaierako ekitaldietan parte hartzea: parte-hartzaile fisiko eta birtualen kopurua.
- 2. PARTAIDETZA ETA KONPROMISOA
Helburua: funtsezko eragileen elkarrekintza eta inplikazio maila neurtzea. -
- Tailerretan eta komunitateko jardueretan parte-hartze tasa: alderatu espero den kopuruarekin.
- Sare sozialetan elkarrekintza maila: atsegin dut, iruzkinak, partekatzeak eta aipamenak.
- Sareko inkestetan eta foroetan parte hartzea: erantzun-tasa eta ekarpenen kalitatea.
- Parte-hartzea sektoreka: enpresak, kultur elkarteak, erakunde publikoak, etab.
- 3. DELIBERAZIOAREN EMAITZAK
Helburua: Deliberazio-prozesuaren eta sortutako proposamenen kalitatea ebaluatzea.- Jasotako proposamenen kantitatea eta kalitatea: Zuzendaritza taldeak balioztatutako ideia kopurua.
- Adostasun-tasa: onarpen orokorra lortu duten proposamenen proportzioa.
- Aniztasuna ekarpenetan: sektore eta talde demografiko ezberdinen ordezkaritza.
- Parte-hartzaileen gogobetetasuna: deliberazio prozesuaren osteko inkestak, prozesuaren pertzepzioa neurtzeko.
- 4. PERTZEPZIOA ETA PORTAERAREN ALDAKETA
Helburua: prozesuak komunitatearen kontzientzian eta ekintzetan eragitea lortu duen aztertzea.- Trantsizio energetikoari buruzko ezagutza areagotzea: prozesuaren aurretik eta ondoren inkesten bidez neurtua.
- Energia-kontsumoarekiko jarrera-aldaketak: ohiturak aldatzeko borondate handiagoa erakusten duten inkestatuen proportzioa.
- Energia berriztagarrien hartzearen aurretiazko adierazleak: eguzki-instalazioekiko interesa, garraio publikoaren erabilera, etab.
- Hartutako konpromiso kopurua: prozesuaren amaieran tokiko eragileek eta herritarrek hartutakoa.
- 5. PROZESUAREN EBALUAZIO OROKORRA
Helburua: komunikazioaren antolaketa eta kudeaketa ebaluatzea.- Egitaraua betetzea: aurreikusitako epean betetako mugarrien ehunekoa.
- Aurrekontua erabiltzea: aurreikusitako eta benetako gastua alderatu erreala eta bere eraginkortasuna.
- Zuzendaritza taldearen iritzia: komunikazioaren eta dinamikaren eraginkortasunari buruzko iritziak.
ESKAINTZA EKONOMIKOA
01. Marka sorkuntza: 4.000,00 €
02. Web sorkuntza: 7.000,00 €
03. Diseinu elementuak: 5.000,00 €
04. Bideogintza: 15.000,00 €
05. Komunikazio estrategia, zuzendaritza, koordinazioa, edukien sorkuntza,
harremana medioekin: 12.000,00 €
06. Ekitaldi antolakuntza -produkzioa: 6.000,00 €